Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, atzo, Ajangizko lantegian
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak Ajangizko Maier kooperatiba bisitatu zuen atzo, eta, nabarmendu zuenez, “euskal enpresaren eredu” da Busturialdeko enpresa. Besteak beste, Maierrek bezala internazionalizazioaren eta ikerkuntzaren, garapenaren eta berrikuntzaren (I+G+b) alde egiten duten enpresei bere babesa agertu zien sailburuak.