Bigarren urtez, eta leku gehiago. Martxoaren 8tik 15era egingo dute Gernika-Lumoko Lekuek musikaz beteko dituen festibala. Herriko musikazale eta musikariek antolatuta, estilo ezberdinetako 0 musika emanaldi baino gehiago izango dira; publiko zabalarentzat.
Atzerritik heldutakoak zein Euskal Herrikoak, musikari eta talde ezagunek parte hartuko dute jaialdian. Besteak beste, Albert Pla, Bide Ertzean, Paus, Zea Mays, Bullet Proof Lovers, Hesian, Ray Fernandez, The Riff Truckers, Potato edota Ainara LeGardon.
Emanaldi guzti horiek eta gehiago hartuko dituzte herriko leku ezberdinek: Astra, Iparragirre Rock Elkartea, Trinkete Antitxokoa, Lizeo Antzokia, eta, Arima, Aterpe, Atxur, Irrintzi, Lagun-Etxea, Ospa, Zaplast, Zeppelin, Basurde, Musutruk, Revolution eta Zarata tabernak eszenatoki bihurtuko dira martxoko aste horretan.
Martxoaren 8tik 15era bitartean Lekuek Festibalaren baitan antolatu dituzten ekitaldi guztietara sartzeko bonoa aterako dute aurten ere. Otsailaren 23an ipiniko dute salgai, 20 euroan, eta Astran zein Arima tabernan erosi ahalko dira.
Bestalde, Astran, Trinkete Antitxokoan eta Iparragirre Rock Elkartean egingo dituzten kontzertuetarako sarrerak aldez aurretik erosteko aukera izango da, Internet bidez. Festibalaren berri ere izango da han: www.gernikakolekuek.com.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.