Grebaren ostean, partida jokatu beharko dute Bermeok eta Gernikak
Oinarri Futbolekoen interesen defentsan, joan den asteburuan greba egin zuten futbolari lotutako hainbat eta hainbat lagunek, eta, horrenbestez, bertan behera utzi zituzten asteburu horretan jokatu beharreko partidak. Orain, dena den, futbol jardunaldiagaz jarraituko dute, eta asteburuan hitzordu berri bat edukiko dute; tartean, bertoko taldeek. Zapatuan eta etxean jokatuko du, hain zuzen ere, Bermeok. Gernikak, berriz, Erandioren zelaian jokatuko du domekan.
Cultural Deportiva Durango hartuko du Bermeok zapatuan Itxas-ganen, 17:00etatik aurrera. Gernika, aldiz, domekan 11:15ean hasita neurtu beharko ditu indarrak Erandioren aurka, Ategorri zelaian. Sailkapenean laugarren postuan da Gernika eta hamazortzigarren, aldiz, Erandio. Hamabigarren den Bermeok, ostera, seigarrenaren aurka jokatu beharko du.