Urdaibaiko arraunlariak. Argazkia: Maider Celada
Zapatuan [otsailak 21] egingo den 21.Oriaren Traineru Jaitsieran 1.150 arraunlari eta 85 ontzi batuko dira: sei Llagut Catala, bi Llagut Mediterraneo eta 77 traineru. Estropada 16:30etan hasiko da eta azkeneko traineruak 18:00etan irtengo du.
Bi ibilbide daude prestatuta. 4.000 metrokoa, Sarikolatik irten eta Orion amaituko da, eta mediterraneoko ontziek eta emakume, gazte eta beteranoz osatutako traineruek egingo dute. Ibilbide horretan hartuko du parte Elantxobeko gazte eta nagusi traineru mistoak.
Absoluto mailako traineruek, berriz, 6.000 metroko ibilbidea egin beharko dute. Mapil-Agiñatik irtengo dute eta Orion edukiko dute helmuga. Estropada horretan Bermeoko bi traineruk hartuko dute parte.
Elantxobeko trainerua. Argazkia: Bermeo Arraun argazkiak
Guztira, absolutu mailako 46 traineruk, gazteen mailako sei taldek, beteranoen mailako hamaikak eta emakumezkoen beste hamalauk zeharkatuko dute bihar arratsaldean Oria.
Oriako jaitsieraz gain, denboraleen ondorioz atzeratuta geratu zen Bizkaiko batelen ligaxkako bigarren saioan ere hartuko dute parte bertoko arraunlariek. Iberian (Sestao) izango dute norgegiagoka, domekan, 10:30etik aurrera.