'Hau ez da zoo bat!' lanagatik jaso du Zarauzko Udalak antolatzen duen lehiaketaren saria
Alaine Agirre bermeotarra artxiboko irudian
Lehiaketara aurkeztu diren hamazazpi lanen artean, Alaine Agirreren (Bermeo, 1990)
Hau ez da zoo bat! lana izan da onena Zarauzko Udalak antolatzen duen Lizardi Sarian. Aurtengoa aipatu lehiaketaren XXXIII. edizioa izan da.
3.700 euroko saria jasoko du Agirrek, eta gainera, bere lana publikatuta ikusi ahalko du. Izan ere, Zarauzko Udaleko Kultura Sailak saritutako lanaren 2.500 ale argitaratuko ditu herriko ikastetxeetako ikasleen artean banatzeko. Bermeotarrak apirilean jasoko du saria, eta argitalpena sari banaketa egunean kaleratuko dutela jakinarazi dute.
Etxean animalia bat sartu gura duen umea da lan sarituaren narratzaileak, eta animalia lortzeko estrategia da
Hau ez da zoo bat! liburuaren ardatza.
Jesus Mª Olaizola Txiliku, Miren Agur Meabe, Iñaki Friera eta Ramon Olasagastik (iazko irabazlea) osatu dute Lizardi Sariko epaimahaia.