Ustez, karelez kanpoko bost bat motor ostu dituzte Eako portuan
Ertzaintzak jakinarazi duenez, ustez ontzietako karelez kanpoko zenbait motor lapurtu dituzte gaur goizaldean Eako portuan.
Gaur 08:15ean jaso zuten ertzainek herritarren abisua, ustez aipatu motorrak ostu zituztela esanez. Orain arte, salaketa bakarra jarri dutela adierazi du Ertzaintzak, eta herritarren arabera, bost bat motor lapurtu dituztela gaineratu du. Diotenez, goizaldean egin behar izan dute lapurreta; gauean, hainbat herritar baitzeduden portuan.
Salaketa hori ontuan hartuta, Ertzaintzat dagokion ikerketa jarri du abian, «gertatutakoa argitzeko eta ustezko lapurrak atxilotzeko».