Kirol-elikadura izango dute hizpide barikuan, Busturian
Busturiko zein inguruko herrietako txirrindulariak erakarri gura ditu Busturia Txirrindulari Taldeak barikurako antolatu duten hitzaldira. Horretan, hain zuzen ere, kirol-elikadurari buruzko azalpenak emango dituzte, besteren artean.
Arkaitz Castañedak emango du berbaldia. Batetik, kirol-elikaduraz ariko da bertaratzen diren kirolariekaz, eta bestetik, beharrezkoa duten prestakuntza fisikoari buruzko azalpenak ere emango dituela jakinarazi du Busturia Txirrindulari Taldeak.
Busturiko Altamira auzoko Kultur Etxean batuko dira barikuan, 19:00etan.