Gazte bat atxilotu dute Mundakan, lesio delitua leporatuta
Ertzaintzak jakinarazi duenez, astelehen goizean atxilotu zuten 24 urteko gaztea, ustez beste bi gizonezkori eraso egiteagatik. Zaurituta zeudela eta, osasun zerbitzuek artatu behar izan zituzten.
Mundakako Kepa deuna kalean borrokaldi bat zegoela eta, goizaldean jaso zuen Ertzaintzak abisua, 06:00ak aldera. Bertaratzean, gizonezko bi zaurituta zeudela egiaztatu zuen poliziak. Haietako bati odola zerion aurpegitik, eta besteak belaunean mina zeukan. Hori dela eta, anbulantzia bat ere bertaratu zen.
Ustezko erasotzailea handik gertu zegoela eta, atzeman egin zuten. Zaurituak, bestalde, Gernikako ospitalera eraman zituzten. Ertzaintzaren arabera, laugarren batekin izan omen zuen atxilotutako gazteak istilua, eta zauritutako bi lagunak baretzen aritu ziren.