«Alderdikeriak alde batera utzita» lan egiteko gogoa duela dio Bermeoko EAJk
Bermeoko Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) maiatzerako udal hauteskundeetarako hautagaien zerrenda aurkeztu du. Hamabi emakumek eta zortzi gizonek osatzen dute EAJren lantaldea. Aritz Abaroa alkategaiaren arabera, «krisialdiaren astinduiei aurre egingo dion proiektua landuko dute, kudeaketa iraunkorra bermatuko duena eta alderdikeriak alde batera utziko dituena».
EAJk aurkeztu duen lan taldearen helburua «ilusioz betetako proiektu integratzailea, serioa eta errealista» burutzea dela aipatu dute. Hori lortzeko, herritarren beharrizanei «modu egokienean» erantzuteko gai diren pertsonak aukeratu dituztela aipatu dute: «herriaren errealitatea ezagutzen duten eta proposamen zehatzak helarazteko lanean ari diren pertsonak dira», esan du Abaroak.
Talde berriak kudeaketa «arduratsua, zorrotza eta gardena» egin gura duela diote, «bermeotarren ahotsa izan gura dute». Programa lantzeari ekingo diote orain, eta jarraitu beharreko hiru ildu nagusi aipatu dituzte: herriko eragileekaz harremanak bultzatu, erakunde ezberdinen arteko lankidetza eta herritarrekaz zuzeneko harremana sustatzea.
EAJren zerrenda
1. Aritz Abaroa Canturiense
2. Amaya Gaztelu Imatz
3. Joni Unanue Astoreka
4. Alazne Zumeta Garro
5. Idoia Platas Arenaza
6. Pedro Bilbao Larrauri
7. Ziortza Irastorza Muruaga
8. Jose Mari Larrozea Etxebarria
9. Gemma Barrena Munitiz
10. Biotza Uriarte Bilbao
11. Victor Arenaza Gabantxo
12. Mirenlur Santiago Albestegi
13. Nerea Telletxea Imatz
14. Jon Mendizabal Arrien
15. Trini Uranga Bilbao
16. Gaizka San Pedro Mujika
17. Jone Uriondo Arraiz
18. Ramon Fradua Iraundegi
19. Itziar Azkarate Muñoa
20. Izaskun Bilbao Barandica