Odol emaileak
Gure odolaren jarioa bizi-iturria izan da askorentzat. Testu hori irakur daiteke joan den astean –eguenean– egin zuten omenaldian banatu zituzten artelanetan. Bizkaiko odol emaile bikainek hartu zuten oroigarria; 432 pertsonak, guztira. Hain zuzen, Jesus Lizaso artiastak eta Jon Arretxe idazleak elkarrekin sortutako artelana jaso zuten Barakaldo Antzokian batu zirenak. odola 60-75 aldiz emateagatik omendu dituzte: odol emaile bikainak dira.
Busturialdea eta Lea-Artibaiko 35 lagun ere omendu zituzten: Gernika-Lumokoak (14), Eakoak (1), Busturikoak (2), Gautegiz Arteagakoak (1), Muxikakoak (2), Bermeokoak (3), Munitibarkoak (1), Ziortza Bolibarkoak (1), Ispasterkoak 81), Lekeitiokoak (1), Markina-Xemeingoak (7) eta Ondarroakoak (1).