Gernikak Santutxu hartuko du, eta Bermeok Zallaren zelaian jokatuko du
Hirugarren mailan jokatzen duten Busturialdeko futbol taldeek ligako 22. jardunaldia jokatuko dute domekan. Gernikak, esaterako, Santutxuren kontra jokatuko du, Urbietan. Hala, etxeko zaleen babesa izango dute bertoko jokalariek. Norgehiagoka 17:00etan hasiko da.
Gernikarren ezin dute hutsik egin Santutxuren kontra. Galduz gero, bertokoek laugarren postua galtzeko aukera izango lukete. Hortaz, play-offetatik kanpo egongo lirateke. Gernika-Lumoko taldeak 39 puntu dauzka sailkapenean. Beriok, bestalde, 38 ditu, eta Beasainek 37.
Bermeok, berriz, Zalla hirugarren sailkatuaren zelaian jokatuko du, 17:00etatik aurrera. Bermeotarrek lan zaila izango dute aurretik, baina irabaziz gero goraka jarraituko lukete. Gaur-gaurkoz, kostaldekoak hamargarren sailkatuak dira, 32 puntugaz. Hala, goikaldeko postuak ez dituzte urrunegi.
Garaipenak, gainera, Gernikari egingo lioke mesede zeharka. Izan ere, Zallak galduz gero eta Gernikak irabaziz gero, sailkapenean berdinduta egongo lirateke bi taldeak.