Euskal dantzen ikastaroa, Berbalagunen eskutik
Otsailaren 3an hasiko da.
2015. urtean ere euskal dantzen ikastaroa emango dute Gernika-Lumon, Berbalagunen eskutik. martitzenetan izango dira klaseak, eta, jakitera eman dutenez, otsailaren 3an –hurrengo martitzenean– izango da lehenengo saioa. Pasealekuan emango dute ikastaroa, frontoiko lokalean. 20.15ean hasiko dira klaseak, eta 21.15ean amaitu.
Izena eman gura duenak AEKra edo Udal Euskaltegira jo beharko du.