Gaur (urtarrilak 29) erabakitze eskubideari buruzko berbaldia emango dute Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan. Bake-Leku txokoak antolatuta, 20:00etan hasiko da hitzaldia.
Gure Esku Dago plataformako Zelai Nikolas, eta EHUko Roberto Uriarte eta Xabier Ezeizabarrena irakasleak izango dira hizlariak.