Gernika Bizkaia saskibaloi taldeak partida garrantzitsua jokatuko du zapatuan, Kanariar Uharteetan. Hain zuzen, Gran Canaria taldearen kontra neurtu beharko dituzte indarrak gernikarrek, 19:00etatik aurrera. Garaipena lortuz gero, bertoko neskek Cadi La Seu talde katalana harrapatzeko aukera izango lukete. Izan ere, Cadi La Seu laugarren sailkatuak Gernika Bizkaiak baino partida bat gehiago bakarrik irabazi du: hain justu hamaika.
Katalanek, baina, partida nahiko erreza dute. Hala, ezusteko handia izango litzateke Cadi La Seuri garaipenak ihes egitea. Gernika-Lumoko taldeak irabaziz gero, hala ere, play-offetako borrokan burubelarri sartuta jarraituko lukete bertoko neskek.
Gran Canariak irabaziz gero, gernikarrek bosgarren postuan jarraituko lukete. Hori bai, atzeko taldeek sailkapenean hurbiltzeko aukera izango lukete. Kanariar Uharteetako taldea zapigarren postuan da, sei partida irabazita.