Inauterien atarian, festa giroa nagusia izango da eskualdean
Aurrekoetan bezala, aurten ere, jai askogaz gozatzeko aukera ekarriko du otsailak: kandelariagaz hasi, eta inauterietarainoko bidea eginez. Bitartean, San Blas jaiak, Santa Ageda eguna eta txitxiburduntzi edo sasi koipetsu ospatzeko ere tartea izango dute herritarrek. Kandelaria eta San Blas jaietarako egitarauak, esaterako, prest dituzte dagoeneko Busturialdeko herritarrek.
Bermeoko Demiku auzoan ospatuko dituzte, besteak beste, Kandelaria jaiak. Astelehenean jaurtiko dute txupina, eta otsailaren 15a orduko, hainbat ekintza egingo dituzte. Ean eta Gernika-Lumon ere, kaleak argiz beteko dituzte.
San Blasetarako, bestalde, Busturiak eta Eak egitarau zabala prestatu dute.
EGITARAUA
Kandelaria
Bermeo (Demiku auzoan).
– Otsailak 2, astelehena: 08:00etan, txupina jaurtitzea; 12:00etan, meza nagusia, eta, ondoren, hamaiketakoa.
– Otsailak 7, zapatua: 18:00etan, mus txapelketa (Izema ematea Kafe Antzokian).
– Otsailak 8, domeka: 11:30ean, umeentzako jokoak, marrazkiak, buruhandiak…; 13:00etan, meza nagusia, eta, ondoren, hamaiketakoa; ostean, Demikuko III. Tostada txapelketa. Oharra: egun horretan, 11:00etatik aurrera, taxi zerbitzua egongo da Lamerako geltokitik auzoraino. Laguneko euro bat.
– Otsailak 15, domeka: Demikuko mendi martxa.
Ea. Otsailak 2, astelehena: Goizean, Haizeder eskolako umeak kantuan aterako dira, etxez etxe.
Gernika-Lumo. Otsailak 2, astelehena: 19:30ean, Andra Mari eliza aurrean batuko dira Kandelerio abesteko, Elai-Alai dantza taldeak eta Segundo Olaeta Musika Eskolak deituta.
San Blas
Aulesti (Goikaleko auzotarren egitaraua). Otsailak 7, zapatua: 12:ooetan, kopau itzela (Eguraldi txarra balego, frontoian egingo litzateke); 16:30ean, briska txapelketa Ilunzar tabernan (apuntatzeko Ilunzar tabernan 16:00etatik aurrera, hirukoteko 15 euro ordainduta) ; 18:30ean, umeen jolasak egongo dira frontoian, eta, ostean, txokolate jana.
Aulesti (Jubilatuen elkartearen egitaraua). Otsailak 3, martitzena: 11:15ean, urteko batzar nagusia txokoan, eta, ondoren, kopautxoa txokoan bertan; 13:00ean, meza Santua San Blas elizan; 14:00etan, bazkaria Mariano Jatetxean (izena Marianonean bertan eman behar da 20 euro ordainduz, urtarrilaren 30a baino lehen); bazkal ostean, briska jokoa.
Busturia.
– Otsailak 1, domeka: 13:00etan, tostada lehiaketaren aurkezpena eta sari banaketa, Axpeko elizpean, eta denbora txarragaz, liburutegian (Sariak: lehenengoak bi pertsonantzako 60 euroko otordu bat Tenis jatetxean
jasoko du; bigarrenak 50 euroko bonoa jasoko du Iturri dendan gastatzeko, eta hirugarrenak
30 euroko bonoa jasoko du Zorione ileapaindegian xahutzeko).
– Otsailak 3, martitzena: 12:00etan, meza; 13:00etatik aurrera, triki poteoa Etxebarria trikitilariagaz.
Ea (Bedaroa auzoa). Otsailak 7, zapatua: Afaria egingo dute, eta, ostean, Esteibar eta Obietarekin erromeria egongo da. Izena eman gura duenak, herriko tabernan egin beharko du edo 946 275 129 telefonora deitu.