Fracking-ari buruzko berbaldia emango dute Bermeon
EH Bilduk antolatuta, bihar fracking-ari (haustura hidraulikoa) buruzko berbaldia izango da Bermeon. Hain zuzen, bihar (urtarrilak 29) emango dituzte azalpenak, 19:00etatik aurrera, kultur etxean. Egungo egoeraz ariko dira hizlariak.