Goiko Plazako edukiontziak
Bermeoko Edertze Planak zehazten dituen ekimenak gutxi-gutxika betetzen ari da Bermeoko Udala. Hala, edukiontzien irudia hobetzeko lanak egiten ari da. Oraingoan, Goiko Plazako edukiontziak inguratzen dituen olezko hesi bat jarri dute.
«Alde Zaharreko gune garrantzitsuenetarikoa da Goiko Plaza eta edukiontzien irudia hobetzeko zerbait egin behar zela uste genuen», diote udaletik. Edukiontziak inguratzeko jarri duten olezko hesiaz gain, Goiko Plaza txukundu aldera, bertako lorontziak eta eserlekuak ere antolatu dituztela jakinarazi dute.
Edertze Planaren helburua, herria bai herritarrentzat zein bisitarientzat erakargarriagoa egitea da, beti ere, herriaren nortasuna mantenduta.
Goiko Plazako edukiontzien irudia hobetu orduko, Kasino eta San Juan Portale inguruko edukiontziak berrantolatu ditu udalak. Gainera, udaletik azaldu dutenez, udal azoka inguruko edukiontzien kasuan, komertzio batzuen erabilera arautu egin dute, inguruko usain txarrak ekidin guran.