Ardoa, olioa eta zizak protagonista Lurgozoren aurkezpen dastaketan
Gure nekazaritza ekologikoaren gutiziak saioen barruan, ardoa, olioa eta zizak izango dira dastagai, gaur, Astran. Ohi bezala, produktuen aurkezpena egingo dute lehenengo, ostean dastaketa egiteko.
19:00etan hasiko da berbaldia. Hizlariak Itxaso Compañon Arrieta (Compañon Arrieta upategia), eta Txema Perez de Arriba (Delika-2) izango dira. Lehena ardoaz eta oliba olioaz ariko da. Bigarrenak, aldiz, zizei buruzko azalpenak emango ditu. Arabakoak dira bi ekoizleak.