Gernika-Lumoko Bake-Leku txokoaren, Gernika-Lumoko Kultur Etxearen eta Laboral Kutxaren eskutik, erabakitzeko eskubideari buruz eztabaidatzeko aukera izango dute herritarrek, eguenean, Elai-Alai aretoan. Hitzaldi-solasaldia antolatu dute, eta 20:00etan hasiko da.
Unibertsitateko irakasleen eta Gure Esku Dago ekimeneko kideen eskutik, hausnarketa egiteko aukera izango dute herritarrek. Hiru izango dira hizlariak: Zelai Nicolas Gure Esku Dago ekimeneko kidea; EHUn Konstituzio Zuzenbidea irakasten duen Roberto Uriarte irakaslea eta EHUn Administrazio Zuzenbideko irakasle den Xabier Ezeizabarrena.