Jostailuak eta arropak bildu ditu Euskadiko Biodibertsitate Zentroak horretarako bereziki ipinitako gune solidarioan. Aurton, aurrekoetan baino gutxiago batu dutela jakinarazi dute, hala ere, zentroko arduradunek azaldutakoaren arabera, «kontuan hartzekoa da aurton ez direla elikagaiak batu, eta bilketa epea ere laburragoa izan dela». Jakinarazi dutenez, 265 kilo batu dituzte; 145 kilo jostailu eta 120 kilo arropa. Gune solidarioak helburu bikoitza duela gogorarazi dute; batetik, kolektibo behartsuenekiko solidaritatea adieraztea, eta bestetik, batzuentzat jada erabilgarriak ez diren materialak birziklatzea. Madariaga Dorretxeko gune solidarioan batu dituzten jostailuak eta arropak irabazi-asmorik gabeko Koopera Ingurumen Zerbitzuak elkarteak batu ditu.