Asteburuan Zamudiori 3-1 irabazita, Gernika fútbol taldea hirugarren jarri da sailkapen orokorrean, 33 puntugaz. Bertokoek Aimar Cid-ek sartutako hiru golei esker lortu zuten garaipena, Urbietako zaleen babesean.
Gernika hirugarren jarri arren, play-offetako lehia oso estu dago. Hurrenez-hurren, Beasain laugarren sailkatuak ere 33 puntu ditu, Zamusiobosgarrenak 30, Cultural Durango seigarrenak 30 puntu eta Zalla zapigarrenak ere 30 puntu.
Bermeok, bestalde, bana berdindu zuen Pasaiaren kontrako partida. Neurketa eskasa izan zen lehen zatian. Bigarrenean bermeok aurrera
Bermeok eta Pasaiak asteburuan jokatutako partida
egin zuen, 82. minutuan gola sartuz. Bermeotarek baina, ez zioten aldeari eutsi. Luzapen denboran Pasaiak gola sartu zuen zorigaiztoko jokaldi baten.
Bermeotarrak hamargaren postuan daude ligan, 25 puntugaz. Jeitsiea postuan nahiko uurun badaude ere, kostaldekoak kontuz ibilibeharko dira, lehia estua baitago sailkapenaen bigarren erdian dauden taldeen artean.
Lehen itzuliaren amaiera
Hurrengo jardunaldian, lehen itzuliko azken partida jokatuko dute bertoko taldeek. Hain justu, urtarrilaren 3ko asteburuan. Bermeok urtarriaren 4an jokatuko du Aurrera de Vitoriaren zelaian, 17:00etan. Gernikak balmasedaren zelaian jokatu beharko du, baina ordutegia ez dago zehaztuta.