Joko bikaina eginez, Gernika-Lumoko saskibaloi taldeak 20 puntuko errentagatik irabazi zuen, Mann Filter (Zaragoza; Espainia) taldearen kontrako neurketa. Hain justu 92-72. Azken partidetako hutsegiteak alboan utzita, gernikarrek maila bikaina eman zuten, denboraldiko zazpigarren garaipena lortuz. Garaipen horri esker, bertokoek seigarren postuan egonkortu dira lehen itzuliaren amaieran.
Partida haseratik apurtu zuten Gernika-Lumoko neskek. Miller nagusi zen barruko jokoan, eta beste zenbaitetan ez bezala, gernikarrak hiruko marratik asmatu zuten. Hala, 14-4 jarri ziren arretik berehala. Lehen laurdenaren amaieran Gernika Bizkaiak bederatzi puntuko errenta zeukan.
Bigarren laurdenean, bertokoek bikaian jokatzen jarraitu zen, Mann Filter-eri puntuak pilatzea kostatzen zitzaion bitartean. Atsedenaldira 43-29 joan ziren. Hirugarren eta laugarren laurdenetan, gernikarrek ez zuten erritmoa bajatu. Hala, zaleek primerakoikuskizun bategaz gozatzeko aukera izan zuten.
-
-
Argazkia: Txebi Arriaga
-
-
Argazkia: Txebi Arriaga
-
-
Argazkia: Txebi Arriaga
-
-
Argazkia: Txebi Arriaga