Ikastaroetan parte hartu duen taldeetako bat
Gorputza martxan,
Burua martxan eta
Dementzia fase arinean dutenentzat psikoestimulazio tailerrak eskaintzen jarraituko dutela zehaztu dute. Guztietan, parte hartzea doakoa da.
Gorputza martxan eta
Burua martxan programak 55 urtetik gora dituzten horiei zuzenduta dago. Bi horien helburua zahartze aktiboa sustatzea da. Jakinarazi dutenez, lehenengoaren kasuan, galera kognitiboa ekidin nahi da, eta bigarrenean, berriz, galera fisikoa. Programa horietan parte hartu gura dutenek, abenduaren 29an Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean dagoen Gaztelekuan egingo den zozketan parte hartu beharko dute. Zozketa horretan parte hartzeko, egun horretan,
10:30eatik 11:15eara eman beharko dute izena Gaztelekuan bertan.
Ondoren, zozketak egingo dituzte: 11:15ean,
Burua martxan programaren zozketa eta 11:45ean,
Gorputza martxan-ena.
Dementzia fase arinean dutenentzat psikoestimulazio tailerrean parte hartu gura dutenek, berriz, Gizarte Ongizatearen Udal Patronatuaren bulegoetan eman beharko dute izena. Azaldu dutenez, tailer horien helburua dementziaren galera prozesua geldotzea da.