Euskararen aldeko aldarrikapena kalera aterako dute gernikarrek abenduaren 28an. Kirola bitarteko, oinez zein korrika egingo dute euskararen alde, 2014ko Abixadan ekimenean.
Herri krosa eta mendi ibiladia izango dute herritarrek aukeran. Gernika Atletismo Elkartea arduratuko da herri krosa antolatzearekin. Bi ibilbide egin ahal izango dituzte parte hartzaileek: luzea (2, 4 edo sei kilometrokoa izan daiteke, korrikalariek zirkuituari ematen dizkioten buelten arabera), eta laburra (500 metro, familian egitekoa). Ibilbide luzeren bat egin gura dutenek 12:00etan hasiko dute krosa, eta laburrekoek 12:45ean.
Goi Zale mendi taldea antolatuko da Abixadaneko mendi martxa antolatzeaz. Mendizaleentzat ere bi ibilbide emango dituzte aukeran. Luzeak 18 kilometro izango ditu, eta parte hartzaileak 09:00etan aterako dira. Mendiko ibilbide laburrari, berriz, 11:00etan emango diote hasiera.
Bai korrikalarien zein mendizaleen ibilbideak uztartzea da antolatzaileen helburua, eta parte hartzaile denak 13:00etan Merkurio iturriaren aurrean batu gura dituzte. Bertan, jatekoa eta edatekoa jarriko dute, eta opariak ere han banatuko dituzte.
Abixadan-en parte hartzeko, izena emateko eskatu dute euskararen aldeko ekimenaren antolatzaileek. Aurretiaz izena eman gura dutenek Santanape kiroldegian izango dute horretarako aukera. Egunean bertan ere eman daiteke izena, Merkurio iturriaren aurrean. Umeek euro bana ordaindu beharko dute, eta nagusiek bina euro.