Automobilismoa eta motoziklismoa batu zituen hitzordua jarri zuten atzo iluntzean Gernika-Lumon. 2014. urtea bukatzear, eta 2015. urtea hastear dagoenean, Zihara Esteban auto gidari gernikarragaz eta Txomin Arana moto gidari ereñarragaz batu zen Gernika-Lumoko Udaleko kirol zinegotzi Alberto Azueta atzo Santanape kiroldegian. Aranak Dakarrean parte hartuko du datorren urtarrilean –argazkian, iazko Dakarreko oroigarriarekin–; bertaratako adorea eman zion Azuetak ereñarrari. Gernika-Lumoko gaztea –32 orduko MaxiEndurance lasterketako sariagaz eskuan–, berriz, zoriondu egin zuen kirol zinegotziak, aurtongo denboraldia ondo baino hobeto burutu ostean.