18:00etan batuko dira, Gernika-Lumon, Arrieneko eskaileretan. Bertaratzeko deia egin die Jone Libre plataformak herritarrei. Errigoitiko gaztearen atxiloketa salatu gura dute. Atzo gauean 1500 lagun baino gehiagok manifestazioa egin zuten Gernika-Lumoko kaleetatik, Jone, maite zaitugu lelopean.
Gernika-Lumoko merkatu plazan atxilotu zuten Jone Amezaga, astelehenean, azoka jendez gainezka zela. Kaleko jantzitako poliziak eta uniformedunak sartu ziren plazara, eta Amezagari besarkatuta zegoen jendeari oldartu zitzaion, kolpeka eta bultzakadaka. Zaurituen artean, 95 urteko andra bat. Besoa apurtuta du, eta kolpe handia hankan. Salmahai batean zegoen beste andre batek saihets bat du apurtuta. Ertzaintzaren jarrera salatu dute, hainbatek; momentu hartan azokan zirenak baita ere.
Gernika-Lumoko udal gobernuak ere Ertzaintzaren jarrera salatu zuen atzo. Ibarrangeluko Armendu plataformak, bestalde, Gernikan erakutsitako indarkeriaren erabilera eta apologia ezin uler dezakeela azaldu du, ohar batez. “Sasoia da amaitzeko inora ez garamatzaten irtenbiderik gabeko ekintzekin. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun kontseilariak haurnartu beharra dauk”, Armenduren ustez, lege arrotzen aplikazioak, tamalez, injustiziaren eta errepresioaren bidetik daramalako. Busturialdeko eta gainontzeko gazteen kontrako ekintza guztiekin amaitzeko eskatu du Armenduk, eta herritarren aldeko benetzko segurtasun politika eskatu. Era berean, Jone Amezagari eta bere familiari elkartasuna adierazi gura izan dio talde horrek.
Hainbat dira Amezagaren kontrako auzia salatu duten udalak, talde, eragile eta gizarte arlo ezberdinetako norbanakoak.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.