Berritasunekin etorri da aurten Bermeon egin den Euskaraz bizi nahi dut eguna. Xixili gimnastika taldekoek koreografia jarri zioten izen bera daraman abestiari eta jarduera horren inguruan «giro polita» sortu zela esan dute antolatzaileek.
Gaztetxoek ere, lehenengoz, ginkana batean parte hartzeko aukera izan zuten, herrian zehar, batetik bestera, Bermeoko esaera zaharrak osatzen ibili ziren.
Herriko txikienak ere lanean ibili ziren Lameran, marrazkiekin hormairudi bat osatu baitzuten. Mendi ibilaldian jende gutxiagok parte hartu bazuen ere, Lameran egindako lasterketan parte hartze handiagoa izan zela azaldu dute. Mendi ibilaldian, Bermeoko Sollube 707 mendi taldekoez gain, Mundakako eta Busturiko mendi taldekoek ere parte hartu zuten.
Egun horregaz, antolatzaileek euskararen aldeko kontzientziazioa bultzatzea dute helburu, eta asko izan ziren zapatuan kalera atera ziren herritarrak euskaraz bizitzeko nahia dutela aldarrikatzeko.
Argazkilaria: Sollube 707
Argazkilaria: Sollube 707
Argazkilaria: Sollube 707
Argazkilaria: Sollube 707
Argazkilaria: Euskera Saila
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.