Urbietako pasabideak legea betetzen duela ebatzi du epaitegiak
Elbarriak gizarteatzeko elkarteak, Asinsoc-ek, jarritako salaketa artxibatu du Gernika-Lumoko epaitegiak. Elkarte horren arabera, Gernika-Lumoko Udalak ez du legea bete Urbietarainoko pasabidea eraikitzerako orduan. Epaileak, aldiz, udalak obra hori legeari jarraituta egin duela ebatzi du, eta salaketa artxibatu du.