Partida ona jokatu arren, garaipen barik bueltatu dira basurdeak
Bizkaia Gernika errgbi taldeak partida ona jokatu zuen joan den asteburuan, baina garaipen barik bueltatu zen Gaztelatik (Espainia). Hain zuzen, bertokoek 29-22 galdu zuten El Salvadorren kontrako neurketa. Basurdeek defentsako bonus puntu aeskuratu zuten, eta erasokoa lortzekotan izan ziren. Partida galdu arren, Bizkaia Gernikak sailkapen nagusiko seigarren postuan jarraitzen du.