Txahala edo txerrikia aukeran, asteburuan olaia zabalondo
Zapatuan, Amoroton, txahal baten inguruan bilduko da herria; erre eta dastatu egingo dute. Muruetan, bestalde, XII. Txerriki Eguna antolatu dute domekarako, egun guztiko egitarauagaz.Zezili txahalaren inguruan emango dute biharko eguna amorotarrek. Ilu...
Zapatuan, Amoroton, txahal baten inguruan bilduko da herria; erre eta dastatu egingo dute. Muruetan, bestalde, XII. Txerriki Eguna antolatu dute domekarako, egun guztiko egitarauagaz.
Zezili txahalaren inguruan emango dute biharko eguna amorotarrek. Iluntzean dastatu arte, hainbat herritarrek hartuko dute txahala erretzeko lana. Muruetan, berriz, domekarako egitarau zabala prestatu dute XII. Txerriki Eguna ospatzeko.Txerrikia dastatzeko eta erosteko aukera izango da domekan Muruetan. Hala ere, hori baino gehiago eskainiko du egunak. Besteren artean, sokatirako Euskal Herriko txapelketaren bigarren saioa izango dute jokoan, euskal kantu tradizionalen topaketak egingo dituzte, eta umeentzako zein nagusientzako talogintza tailerra ere antolatu dute, Muruetako irina erabilita, hain zuzen. Gainera, goiz guztian Muruetako euskara Berba zaharrak barri lehiaketan parte hartu ahalko da.
Amorotarrek, bestalde, txahalaren inguruan emango dute biharko eguna. Iluntzera arte ez dute Zezili txahala dastatzeko aukerarik izango, hala ere, egun guztia emango dute zenbaitek txahala erretzeko lanetan. Beste zenbaitek, baina, ohiko janarien erakusketagaz eta dastaketagaz gozatu ahalko dute eguerdi partean; besteak beste, taloak, karakolak, sagardoa edota gaztaina erreak edukiko dituzte aukeran.
Gauean, berriz, txahal janaren ostean, Jokaldi taldearen musika emanaldiagaz egin ahalko dute dantzan bertan bildutako herritarrek.