Periodontitisa garaiz artatzeko baliabideak dauzka Ekoden klinikak
Periodontitisa gaixotasun kronikoa da, eta piorrea izenez ezagutzen da. Gaixotasunak haginak eusten dituzten zuntzei eragiten die, listuan dauden bakteria batzuen eraginez.Periodontitisa gingibitis bategaz hasten da; hau da hortzoien inflamazioagaz. Os...
Periodontitisa gingibitis bategaz hasten da; hau da hortzoien inflamazioagaz. Ostean, gaixotasunak haginak eusten dituzten hezurrei eragiten die, hezur horien galera ekarriz.
Gaixotasun infekzioso bat da periodontitisa, eta ez du minik ematen. Hala, bezeroak destintarengana joaten direnean, beranduegi izaten da batzutan. Kasu horietan, gaixorik dauden haginak kentzea eta inplanteak jartzea ezinbestekoa da. Hori dela eta, aldian behin destintarengana joatea gomendatzen du Ekodenek, azterketak egiteko.
Periodontitisa garaiz artatuz gero, haginen bizi iraupena luzatu dezakete dentistek. Horretarako hagin buelta eta sustraiak garbitzen dituzte Ekodenen.
Gaixotasun horrek odola bera kutsatu dezake. Kasu larri horietan, bakteriek arazoak eragiten dituzte arterietan, eta baita bihotzeko balbuletan ere. Minik ematen ez duen gaixotasun bat denez, gainera, oso zaila da garaiz diagnosia egitea. Horregatik da hain garrantzitsua aldian behin destistarenean azterketak egitea, Ekodenekoen berbetan.
Gaur egun, haginetako eskanerrei esker, hezurraren galera ikusi daiteke hiru dimentsiotan. Hala, periodontitisaren diagnosiak gero eta eraginkorrakoak dira.
Ekoden klinikan eskaner sistema berritzaile hori daukate. Hala, ziurtasun gehiagogaz identifikatzen dute gaixotasun kaltegarri hori, haginen galera ekidinez. Ekoden klinikak Durangoko Arkotza kalean dauka zentroa.