Ardo beltza eta zuria dastatzeko aukera bihar, Artapen
MENDATA // Ardo beltza eta zuria dastatzeko aukera izango dute txartela hartu dutenek bihar, Artape tabernan, 19:00etan. Jon Andoni Rementeriaren laguntzarekin, bost ardo dastatuko dituzte. Ostean, zozketa egingo dute.