Seigarrena ospatzeko prest
Sei urte betetzen ditu Akerbeltz gaztetxeak, eta egun osoko jaia antolatu dute zapaturako. Kirola, jolasak eta giro ona izango dira nagusi aurten ereAbenduaren 6an sei urte beteko ditu Akerbeltz gaztetxeak, Seixen sei, eta urteurrena egun osoko jaiagaz...
Sei urte betetzen ditu Akerbeltz gaztetxeak, eta egun osoko jaia antolatu dute zapaturako. Kirola, jolasak eta giro ona izango dira nagusi aurten ere
Abenduaren 6an sei urte beteko ditu Akerbeltz gaztetxeak, Seixen sei, eta urteurrena egun osoko jaiagaz ospatuko dute. Aurten ere mimoz prestatutako egitaraua dela aurreratu du Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak. Izan ere, denetarik edukiko dute, kirola, jolasak, jana bai eta ezustekoak ere.Seixen sei aurtengo urteurren jaiak seia izango du protagonistetako bat. Halan, ekitaldi guztien hitzorduak, eta sei edo 36 minutuan izango dira. Horrela, 11:06an hasiko dira eguneko ekitaldiak pala txapelketako finalagaz. Oraindik finalaurreko guztiak jokatzeko daude, eta, beraz, finalistak zeintzuk izango diren erabakitzeko dago. Urrian hasitako norgehiagokak parte hartze handia izan du. Bi mailatan jokatu da txapelketa, eta maila bietako finalak lehiatuko dituzte zapatuan, Plazabarripeko frontoi txikian. MGAkoek azaldu dutenez, bai finalistek zein animatzera joaten direnek hamaiketakoa edukiko dute aukeran partiden amaieran.
Urtero modura, urteurren bazkaria egongo da gaztetxean, 14:36an. Oraindik txartel batzuk badaude, eta Patxuan edo Uhagonen eros daitezke, 5 eurotan.
«Lasai bazkalduta» hasiko dira bazkalosteko jolasak. Lehenengo bertan gaztetxean jolastuko dute gazteek, baina gero, iluntzean, joko poteoa egingo da tabernatik tabernara. «Taldeetan batuko dira parte hartzaileak, eta galdera-erantzunean ibiliko dira», aurreratu dute.
Ogitartekoak afaltzeko aukera ere egongo da gaztetxean 21:06-tik 22:36ra, eta ondoren, Esteibar eta Obietagaz erromeria. Ezustekoak eta giro ona ere ez direla faltako azpimarratu dute gazte asanbladakoek.