Sailkapeneko bigarren sailkatuaren aurka lehiatuko dira Gernikako basurdeak
Denboraldiko 11. jardunaldia jokatuko du Gernika Rugby Taldeak, ohorezko mailan. Hain zuzen, zapatuan lehiatuko da, eta Valladolideko (Gazte eta Leon, Espainia) Hermi El Salvador taldearen aurka neurtuko ditu indarrak. Aurkariaren zelaian jokatuko dute partidua, 12:30ean hasita.
El Salvador taldea sailkapen orokorrean bigarren postuan da 41 puntugaz, gernikarrak seigarren postuan diren bitartean. Bertokoek 10 partidu jokatuta, 24 puntu dituzte.
Lehia gogorra izango dute Gernika-Lumoko basurdeek, Valladolidekoek 10 partidutikbakarra galdu baitute eta bederatzi irabazi. Gernikarrek, aldiz, bosna irabazi eta galdu dituzte.
Bosgarren sailkatuak (Bathco Rugby Club) Gernika Bizkaiak baino 8 puntu gehiago ditu, eta zazpigarrenak, aldiz, gernikarrek baino 6 puntu gutxiago.
Bertokoek joan den asteburuan lortu zuten denboraldiko bosgarren garaipena, Getxo Artea menpean hartuta. Basurdeek 19-16 irabazi zuten etxean. Getxok hartu zuen aurrea markagailuan, baina Bizkaia Gernikak ez zuen etsi, eta markagailuari buelta ematea lortu zuen.