R. M. Azkueren lan argitaratuak digitalizatuko dituzte
Resurreccion Maria Azkueren lan argitaratu guztiak bildu, katalogatu, sistematizatu eta digitalizatuko ditu Jakin Taldeak. Egitasmoa Euskaltzaindiaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko hitzarmen bati esker gauzatuko da, eta proiektua datorren urtean...
Lana egiten ari den taldeak «urrats kualitatibotzat» jo du digitalizazioa. Joan Mari Torrealdai euskaltzain oso eta Jakin taldeko kideak azaldu duenez, lanaren hiru laurdenak egin di- tuzte jada: «Hain da handia Azkueren obra, inork gutxik ezagutzen baitu osorik. Orain, guztia batean emanda, corpus gisa eraturik eta interaktibotasunari esker, Azkueren obrak beste dimentsio bat hartuko du, eta ikertzaileei aztergune berriak sortu- ko dizkie».
Kazetari gisa idatzi zituen 713 artikuluez gain, 85 liburu idatzi zituen. Liburu horietako lau lirateke nagusi: Diccionario vasco-español-frances (Hiztegia), Cancionero popular vasco (Kantutegia), Morfologia vasca eta Eus- kalerriaren yakintza.