Futbol eta saskibaloi txapelketak jokatuko dituzte gaztetxoenek
Bigarren urtez, Gernika-Lumoko ikastola eta ikastetxeetako neska eta mutilek futbol eta saskibaloi txapelketetan parte hartuko ahalko dute. Hain zuzen, zapatuan izango dute horretarako aukera,11:00etan hasita, Gernika-Lumoko Santanape kiroldegian. Hain zuzen, futboleko 16 talde izango dira, eta saskibaloikoak, berriz, zazpi.
Saskibaloiko txapelketetako protagonista herriko txikitxoenak izango badira ere, Emakumeen Ligan jokatzen duten Gernika Bizkaia taldeko jokalariek ere izango dute zer egin zapatuan. Izan ere, txapelketako parte hartzaileekin dibertsioa, kirola eta lehia elkabanatuko dituzte. Hala, taldeak zuzentzen eta partiduak arbitratzen izango dira, besteak beste, Gernika Bizkaiako neskak.
Egun berean, gainera, Gernika Bizkaiakoek ere jokatzeko aukera ere izango dute, denboraldiko partiduan. Etxean egingo dute, gainera, Salamancako (Espainia) Perfumerias Avenida taldearen aurka. 18:30ean hasiko da partidua, Maloste kiroldegian.
Perfumerias Avenida lehenengo da ligako sailkapenean, eta, gernikarrak, berriz, bosgarren postuan dira, hiru puntuko aldeagaz.
Partidu horretan, gainera, minutu bateko isilunea egingo dute taldeko jokalari Britany Millerren nebaren alde, trafiko istripu batean zendu ostean.