Euskal Herriko sokatira txapelketan parte hartuko dute muruetarrek
Txerrikia dastatzeko eta erosteko aukera izango da domekan Muruetan. Hala ere, hori baino gehiago eskainiko du egunak. Besteren artean, sokatirako Euskal Herriko txapelketaren bigarren saioa izango dute jokoan, euskal kantu tradizionalen topaketak egingo dituzte eta umeentzako zein nagusientzako talogintza tailerra ere antolatu dute, Muruetako irina erabilita, hain zuzen. Gainera, goiz guztian zehar Muruetako euskara
berba zaharrak barri lehiaketan parte hartu ahalko da.
EGITARAUA:
Azoka izango da goiz guztian. Aterpean egingo dute.
10:30. Meza nagusia.
11:00. Sokatira, Euskal Herriko txapelketa.
A taldean: Ñapurrak, Sokarrola A, Ibarra A, Baigorri, Murueta, Atzerakada HKK, Iparralde.
B taldean: 6 conceyos, Sokarrola B, Ibarra B, Aguraingo STT, Sokarri, Urruña-Txantrea.
13:00. Urdaibai dantza taldea.
13:30. Euskal kantu tradizionalak: Foruko Udal Abesbatza, Arratzuko Abesbatza, Bermeoko Kankinkabara eta Gernika-Lumoko Gure Arbola Zaharra.
14:30. Txerriaren zozketa eta Nere herriko neskatxa maitea abestuko da herriko plazan. Jarraian, kalejira Kamiñokoraino. Ondoren, herri bazkaria.