Zapatuan (azaroak 29) izango da emanaldia, Nabarnizko Andra Mari elizan, 20:00etatik aurrera. Sarrerak hiru eurotan salduko dituzte.
Emakumeek azken 80 urteetan izan duten bizimoduari buruz ariko dira muxikarrak antzerki xume, baina eder baten. Hiru neskatilek abiaraziko dute istorioa argazki zahar batzuk aurkitzean. Neskatila horiek amumari galdezka hasiko dira, lehengo bizimodua ezagutu asmoz.