Hirugarren mailan jokatzen duten Busturialdeko futbol taldeek partida gogorrak izango dituzte asteburuan. Gernikak, esaterako, Arenas liderraren kontra jokatuko du, zapatuan (azaroak 29), 17:00etan, Getxon. Bermeok, bestalde, Portugalete bigarren sailkatauren kontra neurtuko ditu indarrak, domekan, 11:30ean. Bermeotarrek ere etxetik kanpo jokatuko dute.
Gernikarentzat asteburu oso garrantzitsua izan daiteke. Bertoko jokalariek garaipena lortuz gero, lidertzatik bi puntura jarriko lirateke, play-offetarako hautagaitza sendoa aurkeztuz. Izan ere, aldeak oso txikiak dira hirugarren mailako sailkapenaren goikaldean. Gernika eta Arenas gol gutxien jasotzen dituzten taldeak ere badira. Hala, neurketa orekatua eta borrokatua izango da asteburukoa.
Bermeok, bestalde, gorako joeran jarraituko luke asteburuan Portugaleteri irabazita. Garaipena lortuz gero, Bermeo sailkapenaren lehen erdian jarriko liztateke lehen aldiz, 2014-2015 denboraldian. Gainera, Gernikari mesede ikaragarria egingo liokete kostaldekoek.