Gernika-Lumoko saskibaloi taldeak Ferrolgo (Galiza) taldearen kontra neurtuko ditu indarrak asteburuan. Hain zuzen, zapatuan (azaroak 29) izango da norgehiagoka, 19:30ean hasita.
Gernikarrak, laugarren sailkatuak dira sei partida irabazita, eta, momentuz Kopa jokatzeko aukera txiki bat ere izan badaukate. Horretarako, baina, lehen itzulia amaitzeko falta diren lau partidak irabazi beharko lituzte bertoko taldeak; eta lehen hiru sailkatuetako talderen batek bi partida edo gehiago galdu beharko lituzkete. Izan ere, lehen itzulia amaitzean ligako lehen hiru postuetan dauden taldeek, eta Kopa antolatzen duen taldeak jokatzen dute txapelketa hori. Gernika Bizkaiak, hortaz, zail dauka Kopa jokatzea, baina matematikoki ez ditu aukera guztiak galdu.
Ferrol bederatzigarren sailkatua da hiru partida irabazita. Ustez, galizarrek talde apalagoa osatzen dute. Hala ere, bertokoek kantxan erakutsi beharko dute gehiago direla.