Astelehenean hasita, Gernika-Lumoko biztanleak Txinako kultura ezagutzeko aukera izaten ari dira. Herenegun, esaterako, txinatar sukaldaritzari buruzko tailer baten parte hartu zuten hainbat lagunek.
Udal liburutegiak antolatutako jarduerak, baina, bihar (azaroak 28) amaituko dira. 18:00etan ipuin kontalaria izango da kultur etxean, eta 19:00etan Tai Chi erakustaldia Foru plazan. Bestalde, liburutegian Txinako literatura, zinema eta musika lanak jarri dituzte ikusgai.