Agerraldi jendetsua egin dute Gernika-Lumoko Foru plazan. Han bildutakoek, Amezagarekiko elkartasuna Busturialdek osoan zabaltzeko deia egin dute. «Gure geroa erabakiko badugu, ezinbestekoa da elkar babestea eta elkar laguntzea. Kartzelak hustu eta kaleak betetzeko garaia da, eta oraingoan, Jone babestea dagokigu». Hori dela eta, elkartasunetik konpromisorako jauzia egiteko eskatu diete eskualdeko herritarrei.
Konpromiso dinamika martxan jartzeko, asanblean batuko dira bihar, Astran, 18:30ean. Herritar denen konpromisoa eskatu dute, «guztiok geure garautxoa ipini dezagun». Bakoitzak bere esparruan lan egin dezala eskatu du Jone Libre! plataformak: «bere eremu eta txikitasunetik, ikastetxeetan, kalean, lantegietan, komertzioetan, lagunartean… egin dezagun gure ekarpena». Elkartasun hori kolore laranjarekin irudikatu gura dute, gainera.
Iraganeko mamuak
Euskal Herrian garai berriak heldu diren arren, batzuk iraganeko mamuak berreskuratu nahian dabiltzala salatu zuten atzo. «Herri honek bere geroa erabaki behar du, eta erabakiko du; baina, horretarako, gazte konprometituak ezinbestekoak dira,e ta Jone horren adibide garbia dugu. Hori al da Jone espetxeratzeko, kaletik ezkutatzeko eta konpromisotik urruntzeko arrazoia?», galdegin zuten.
Amezagaren kontrako auzian Ertzaintzak izan duen jarrera ere salatu dute. Atzo izan zuten Jone Amezaga atxilotzeko aginduaren berri, eta hori, «fartsa honen» azken kapitulua dela esan dute. Orain bi urte epaitu zuten errigoitiarra, pankarta bat jartzeagatik. «Muntaia polizial batean oinarritutako epaiketa bera fartsa baten moduan ulertu genuen, eta espetxeratzeko agindua eman duen Espainiako Auzitegi Gorenaren ebazpena ere termino horietan kokatzen dugu».
Jone Amezaga atxilotzeko agindua fartsa honen azken kapitulua da”
Amezagaren aurkako eraso horren barruan, gainera, herenegungo Ertzaintzaren esku hartzea salatu dute. «Hasiera batean, hamar eguneko epea jarri zion epaileak Jone Amezagari, espetxean aurkezteko. Eta, denon harridurarako, atxilotzeko agindua eman zuten handik gutxira, Ertzaintzak egindako kudeaketa baten ondorioz». Amezagaren aurkako auzian, Ertzaintzak prozesua azkartzeko «bereak eta bi» egin dituela esan dute. «Bilatzeko eta atxilotzeko agindua ere Ertzaintzaren eskariz eman dute».
Ertzaintzak prozesua azkartzeko bereak eta bi egin ditu”
Gaur manifestazioa egin dute, eta hurrengo egunetarako ere mobilizazioak iragarri dituzte. Izan ere, Jone Libre! plataformak ohartarazi duenez, Amezaga edozein unetan atxilotu dezakete. Gaur haren bila joan da Ertzaintza, bere etxera, baina ez dute han aurkitu.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.