Basurdeek eta Getxok iaz jokatutako partidetako bat
Jon den astean ligak geldialdia izan ostean, Ohorezko Mailako taldeak lehiara bueltatuko dira asteburuan. Bizkaia Gernikak, gainera, partida berezia jokatuko du; hain justu, Getxo Artearen kontra neurtuko dituzte indarrak, Urbietako zelaian, zapatuan (azaroak 29), 16:00etan. Zapatukoa basurdeek Urbietan jokatuko dute denboraldiko lehen derbia izango da. Hala, zaleen artean giro aparta egotea espero du bertoko errugbi taldeak.
Gernika Bizkaia
seigarren sailkatua da ligan, 20 puntugaz. Hala, momentuz Kopa jokatzeko aukera ematen duten postuetan daude bertokoak. Kopa jokatzeko borrokan jarraitzeko, baina, gernikarrek garaipena behar dute Getxoren aurka. Izan ere, Blusens Vigo zazpigarren sailkatuak, Ampo Ordizia zortzigarren sailkatuak eta Pozuelo bederatzigarren sailkatuak oso hurbil daude. Hurrenez-hurren, 18, 17 eta 17 puntu dituzte talde horiek. Getxo, bestalde, hamargarren sailkatua da 14 puntugaz.