700 bat lagunek parte hartzea espero dute Ziortza-Bolibarko martxan
Desanexioaren X. urteurrenaren baitan, VIII. mendi martxa egingo dute domekan. Ibilbide luzea (25,8 kilometro) zein laburra (10,8 kilometro) egiteko aukera edukiko dute parte hartzaileek.Ziortza-Bolibarko desanexioaren X. urteurrena ospatuko dute aurte...
Desanexioaren X. urteurrenaren baitan, VIII. mendi martxa egingo dute domekan. Ibilbide luzea (25,8 kilometro) zein laburra (10,8 kilometro) egiteko aukera edukiko dute parte hartzaileek.
Ziortza-Bolibarko desanexioaren X. urteurrena ospatuko dute aurten bolibartarrek, eta, horren baitan, beste urte batez, mendi martxa egingo dute. Hain zuzen, domekarako antolatu du Aranbaltz Kultur Elkarteak mendi martxa, eta bertan, 700 bat lagunek parte hartzea aurreikusten dute.Iazko ibilbide bera egingo dute, baina, oraingoan, alderantziz egingo dute bidea. Ziortza-Bolibarko lurretatik ibiliko dira parte hartzaileak, Bolibarren hasi eta bukatuta. Hain zuzen, ibilbide biren artean aukeratu ahalko dute herritarrek: batetik, ibilbide laburra egiteko aukera edukiko dute (10,8 kilometro), eta, bestetik, ibilbide luzea egin ahalko dute (25,8 kilometro). Batean zein bestean, hornidura puntuak izango dituzte; luzea egiten dutenek Iruzubietan eta Oizko Iturzuri aterpetxean, eta, laburra egiten dutenek, berriz, Ziarregin. Bukaeran, guztiek izango dute zer jan eta zer edan, plazan.
Mendi martxako kamiseta ziurtatzea nahi zutenek atzo zuten izena emateko azken eguna; hala ere, oraindik ere, izena eman daitekela gogorarazi du Ricardo Sanchez mendi martxako laguntzaile batek. Horretarako, 652 73 94 65 telefonoan, Facebook sare sozialean edota ziortzabolibarmendimartxa@gmail.com helbidean eman ahalko dute izena. Parte hartzeko nagusiek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta 14 urterakoek, aldiz, 6 euro.
Herri bazkaria, frontoian
Mendi martxa bukatuta, herriko frontoian herri bazkaria jateko aukera ere izango dute parte hartzaileek; nagusiek 15 euroren truke, eta 14 urtera artekoek 6 euro ordainduta.
Halaber, dutxak ere izango dituzte aukeran parte hartzaileek, Ziortza-Bolibarko frontoian.
Parte hartze aldetik arrakasta handia izaten duen mendi martxa izan da urtean-urtean Ziortza-Bolibarkoa; Lea-Artibai eta Busturialdetik ez ezik, Bizkai osotik, Arabatik, Gipuzkoatik, Nafarroatik, Errioxatik, Kantabriatik eta beste hainbat lekutatik ere joaten dira.