Trikitilariak, iaz, Ibarrangeluko San Andres jaietan
Asteburu honetan San Andres jaien txanda izango da. Busturialdean, Sukarrietan eta Ibarrangelun ospatuko dute santuaren eguna. Ibarrangelun, esaterako, bezperan batuko dira. Hala, 17:00etan, herritarrek briska txapelketa (Kultur Etxean) edota mus txapelketa (Elixalden) izango dituzte aukeran. Txapelketen ostean, Don Domingoren otzara zozkatuko dute. Gauean, berriz, trikitilariek alaituko dute Elixaldeko giroa. Domekan, berriz, 11:00etan, meza izango dute.
Sukarrietan, bestalde, 12:30eako mezarekin emango diote hasiera San Andres egunari. Mundakako Abesbatzak parte hartuko du horretan. Ondoren, 13:00etan, Busturiko Irrintzi Alai dantza taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Amaitzeko, mokadurako unea izango dute.
Azkenik, Bermeon, meza entzuteko aukera izango da domekan, 13:00etan, Almika auzoan.