Hitzaldi laburrak eskainiko ditu Berton merkatari elkarteak
Berton Bermeoko txiki erdi enpresen elkarteak herriko enpresei zuzendutako zenbait hitzaldi labur antolatu ditu datozen asteetarako. Hitzaldi horien helburua enpresei laguntzea dela adierazi du elkarteak. Lehenengo hitzaldia bihar izango da, Behargintz...
Hitzaldiak laburrak izango direla zehaztu dute, 45 minutu ingurukoak, eta merkatariei laguntza ematea dute helburu: «Ustiapen kontuak hobetzen ikasteko, kostuak murrizteko eta zerga arloan dauden aldaketen gaineko informazioa emango zaie parte hartzen dutenei», azaldu dute arduradunek.
Bihar, lehenengoa
Lehenengo hitzaldian eragiketa ekonomikoen erregistro liburuaz, sozietate mugatua izan gabe baliokidetasun erregarkuari zelan ekidin daitekeen eta sozietateei lotutako eragiketen araudiaz ariko direla azaldu dute antolatzaileek.
Biharko jarri dute hitzordua, 15:30ean, Behargintzaren bulegoetan.