Urtero egiten duen batzarren barruan, oraingoan Carlos Gangoiti kaleko herritarrekin batuko da Jose Mari Gorrroño Gernika-Lumoko alkatea. Hain zuzen, Santanape kiroldegiko kafetegian izango da bilera, barikuan (azaroak 28), 12:30etik aurrera. Auzoko bizilagunen beharrizanak eta eskaerak ezagutzeko saioa izango da.