Gabonetan ohikoa izaten da zenbait produktu berezi kontsumitzea; ardo apartsua, esaterako. Hala, Lurgozok antolatuta, ardo mota horri buruzko hitzaldi-dastaketa egingo dute Astran, bihar (azaroak 27). Hain zuzen, 19:00etan hasiko da saioa.
Hizlaria Juan Ramon Ollo Irunberriko (Nafarroa) Aristu upategiko ardo ekoizlea da. Gainera, ardo ekologikoa ekoizten du nafarrak. Ollok mahastiak nola zaindu, eta ardoa zelan egiten duten erakutsiko du. Ostean, upategiko ardo apardunagaz egindako mokadutxoak dastatzeko aukera izango dute bildutakoek.