Santa Zezilia ospatu dute Gernika-Lumon
Segundo Olaeta Musika Eskolako ikasleek Musikalean egitasmoarekin bat egin zuten atzo. Kalera atera, eta kantuan artu ziren, Lizeo antzokian eman zuten kontzertua hasi aurretik.
6 eta 8 urte arteko umeak izan ziren kalean ibili zirenak, eta musika eskolako maila guztietako ikasleek parte hartu zuten gero, Lizeo antzokiko saioan.
Abesbatzek, txistu taldeak, akordeoi taldeak, gitarra orkestrak, fanfarriak, orkestrak eta banda sinfonikoak beraien errepertoria eskaini zuten.
