Jordi Palou-Loverdos
Antimilitarismoa eta memoria historikoa II. Jardunaldien bigarren saioa izango dute bihar, Astran; eta Rwandako genozidioa eta bere ondorioak izango dituzte aztergai. Horretarako, Jordi Palou-Loverdos ( Memorail Demòcratic-eko zuzendaria) izango da Astran. Palou-Loverdos biktimen abokatua da Rwanda/RD Kongo auzian, eta Rwandarren arteko elkarrizketen bitartekari ere bada.
Jokin Alberdik (EHUko Irakaslea, Hegoan eta Gernika Gogoratuz-eko ikertzailea) eta Marta Senz-ek(Gernikatik Mundurako lehendakaria) kontatuko dute nola jaio zen Gernikatik Mundura Ruandako genozidioarekin batera. Bi hamarkada geroago, elkarte horrek gerraren aurka eta giza garapen eraldatzaile baten alde lanean jarraitzen du.